Audiolab
Algorta - Abesbatza Portu Zaharrean
Gaur goizean \'Boga boga marinela\' kantu herrikoia kantatzen zuen gizonezko abesbatza bat batek esnatu nau Algortako (Getxo) Portu zaharrean. Leiho ireki eta honakoa entzun dut. Magiaz betetako momentua.
Audiolab
Miarritze - Trikitixak karrikan
Trikititxa eta pandero joleak Miarritzeko karriketan desfileatzen, lagun talde batek segiturik.
Audiolab
Lesaka - Olentzero lehiaketa
Urtero abenduaren 24ean ospatzen den Olentzero eta jaiotzen lehiaketa da Lesakako kultur bizitzaren urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Herriko haur eta gazteek beraiek egindako jaiotzak eta olentzeroak erakusten dituzte, eguberrietako kantuak jendaurrean abestuz. Grabaketa honetan Olentzero lehiaketako irabazleen kantua entzun daiteke, baita lehiaketaren antolatzaileen azken ohar batzuk ere.
Audiolab
Irun - Maratoia
Irungo Kolon pasealekuan egindako grabaketa, Erdi Maratoia hriigunetik igarotzeko momentu jakin batean. Jendea kale bazterretan pilatzen da apika apika pasatzen diren laisterkalariak (grabaketan soilik patinekin) txalotuz.
Audiolab
Agurain - Behi erakusketa
Aguraingo DCXVII. Abere Azokan egindako grabaketa, abelgorri txarolesen erakusketan dauden behien, zekorren eta tratanteen artean.
Audiolab
Mundaka - Tabernako giroa eta zaratak
Mundakako taberna batean, Aratusteko igandearekin egindako grabaketa. Atorrak kalejiran irten baino lehen, jende mordoxka dabil tabernaz taberna, pintxoak jaten eta zintzurra bustitzen. Aratustetako kantuak bata bestearen ondotik botatzen dituen tabernako bozgorailu sistemak arazoren bat du, eta halako zaratatxo bat egiten du 3-4 segundutik behin.
Audiolab
Sartaguda - Tiobiboa
2018ko herriko festak. Herriko frontoiaren inguruan umeentzako barraka batzuk daude, tartean tiobibo edo zaldiko maldikoak. Musikak ozen dantza arazten du karrusela.Landarte egitasmoaren laguntzarekin egindako grabaketa.
Audiolab
Hendaia - Patineteak
Bidasoa ibaiaren bazterreko oinezkoentzako pasealekuan dagoen U batean egindako grabaketa. Hiru gaztetxo gora eta behera dabiltza patineteekin. Guraso batek ez daki nola eraman umeak etxera. Hurbilean gizon koadrila bat petankan jolasean ari da.
Audiolab
EHZ festibala - laguntzaileen xokoa
Festibaleko laguntzaileen bazkari denborako giroa.
Audiolab
Lesaka - Gabon kantak
Lesakako San Martin elizak eguberrietako kantuak erreproduzitzen ditu bozgorailuetatik eguberrietako igande eguerdi batez. Hain zuzen \'Hator hator\' da txorien kantuaren, eta trafiko soinuen artetik herri osora zabaltzen den kantua.